CCOO-K KLASE SINDIKATUA IZATEARI UTZI DIO

CCOO-K KLASE SINDIKATUA IZATEARI UTZI DIO
Irakurle batzuei esango dudana gordinegia irudituko zaie, baina tamalez, egia izanik, oso zail gertatuko zaie aurreko izana berreskuratzea. Ez genuke mintzatu behar noiz utzi zioten klase sindikatua izateari, baina gogoratu beharko genuke, CCOOk, duela 50 urte sortu zena, dagoeneko ez dituela betetzen “klaseko sindikatua izateko xedatzen diren eskakizunak”, CCOO beraren sortze-agirietan oinarritzen bagara.
 
Testu honek eduki behar dituen 4.000 bat karakterek ez naute gehiago luzatzen uzten. Artikulu berrietan egingo dut, beti ere, horretarako aukera emango balidate. Dena den, gogora ekarriko dut, puntuz puntu, zer zen CCOO sindikatua sortu zenean (Espainian eta Espainiaren kanpo aipamena eginez) eta gaur egun zer ez den. Argi gera bedi sindikatuaren osotasunaz ari naizela, eta batik bat, honen egungo buruzagiez arituko naizela; ez naiz adibide jakin batzuei buruz jardungo, ez eta sindikatuaren oinarri garrantzitsuez, hauek zintzoki borrokatzen baitira (azken horien iritzia gero eta garrantzia txikiagoa du sindikatuak hartzen dituen erabakietan).
 
CCOO jadanik ez da klase-sindikatua, ez dituelako langileria eta esplotatuak haien etsaietatik, enpresarietatik alegia (burgesak, kapitalistak) babesten. Klase-borroka bera ukatzen du, ez duelako aipamenik egiten haren agirietan (lehen beti egiten zuen),  ez biltzar-txostenetan, ez eta erabaki nagusienetan ere. Are gehiago, haren “hizkera ofizialean” beretzat hartu du langileriaren etsaiek darabilten terminologia: gizarte klasea izendatzeko “gizarte-eragile” kontzeptua erabiltzen du, eta hori horren adibiderik argiena dugu.
 
CCOO jadanik ez da sindikatu independentea, gauza ez delako soldatapekoei esplotatzen dituztela eta ekoizten duten plusbalioa osten dietela azaltzeko. Haren heziketa-ikastaroak EB-k eta gobernu burgesek ematen duten diru-laguntzen menpe izateaz gain, irakasten dituzten edukien oinarrian ez da gizarte kapitalistaren ikuskerarik agertzen.
 
CCOO jadanik ez da sindikatu demokratikoa, buruzagien erabakietan ez direlako errespetatzen langileen iritziak. Gehienetan eragindakoei ere ez zaie galdetzen (PANRICOren adibidea, besteak beste, berrienetakoa eta mingarrienetako dugu), eta galdetzekotan, ez diote begirunerik azaltzen hauen iritziei buruzagien interesei komeni ez zaienean.
 
CCOO jadanik ez da langileria ordezkatzen duen sindikatua, hamaika itun sozial sinatu dituelako (ituntzat kapitalismoa onuradun denean jotzen dugu). Eskandalagarrienetako eta berrienetako bat pentsioei ezarri beherapena onartu izana dugu, hauentzat behar beste diru dagoenean.
 
CCOO jadanik ez da sindikatu asanblearioa, behin eta berriz erabakitzen duelako, aldez aurretik biltzarretan eztabaidatu gabe eta argudioak alderatu gabe: hori era bakarra dugu langile bakoitzaren botoa argudio kontrajarrietan oinarritu dadin. Hauen jarduera asanblearioaren azken esperientzia positiboa 80ko hamarkadan eman zen, Kataluniako enpresa handietan eta eskualde guztietan batzarrak egin zituztenean Itun Soziala onartuko ote zen erabakitzeko. Parte-hartzaile gehienok EZEZKOA eman genion Itunaren sinatzeari, hala ere, CONCeko buruzagiek BAIEZKO bozka eman zuten estatuko batzarrean.
 
CCOO jadanik ez da sindikatu parte-hartzailea, negoziazio mahaietara eramaten dituen eskaintzak buruzagitzaren bulegoetan idazten dituztelako, eta gero, soldatapekoei onena bailitzan aurkezten dielako. Berez, gaur egun CCOOk ez du aholkurik eskatzen, ez haren afiliatuei, gobernuekin Itun handiak sinatu baino lehen (PP-ren zein PSOE-renak), ez eta patronalari ere.
 
CCOO jadanik ez da sindikatu bateratua, ez duelako sindikatuen batasunaren alde egin eta patronalak ezarri duen langileriaren zatiketa onartu duelako. Sindikatu honek onartu dituen hitzarmenez ari naiz (aurrena, joan den mende amaieran sinatu zuen Pirelliren hitzarmena dugu), CCOOk desberdintasunak sinatzen dituelako soldata-eskalan eta beste lan baldintzetan, antzinatasunaren edota beste irizpideen arabera.
 
CCOO jadanik ez da borroka-sindikatua, ez duelako ekimenik deitzen, langileen eskakizun zuzenen aurrean, patronalak benetan etsi dezan. Azken urteotan ekimenak deitzera mugatu dira (grebak eta manifestazioak), langileriari baliagarria gerta lekiokeen akordio baliagarria behartzeko baino, sindikatu gisa badela idatzia jaso dadin.
 
CCOO jadanik ez da sindikatu sozio-politikoa, noizean behin parte hartzen duelako auzo-borroketan, elkartasun eta ingurugiroko borroketan, etxebizitzaren aldeko, pribatizazioaren aurkako eta pentsio-duinen aldeko borroketan eta beste batzuetan ere, iraganean haien sustatzaile eta protagonista zenean.
 
CCOO jadanik ez da sindikatu internazionalista, ez duelako estatuen mugetatik haratago, burgesiak munduko kapitalismoa jardun dadin ezarri dituen mugetatik haratago langileriaren klase-batasuna babesten, ez du kritikatzen ere (lehen egiten zuen) hark ezartzen duen inperialismoa (herrien aberastasunak arpilatzeko, lehen kolonizatzaileek egiten zuten antzera). Gai honen harira, benetan eskandalagarria izan da CCOO kide den CSIk (Nazioarteko Sindikatu-konfederazioak) jendartean NATOri adierazi babesa, aipatu aliantza militarra inbaditzen ari zenean Libia.
 
Ez ditut CCOOren buruzagi handi batzuek nahasiak egon diren ustelkeria hits eta ugariak aztertuko, ez eta aipatuko ere, ez dela kasualitatea Marcelino Camachoren bi ondorengoak (Antonio Gutiérrez Vegara eta José María Fidalgo), hurrenez hurren, PSOEn eta PPn bukatu izana. Hau guztia klase jarrerak etengabe baztertu izanaren ondorio logikoa da.
 
Quim Boix i Lluch, CCOOren estatu mailako sortzaile eta buruzagi ohia, gaur egun, FSM-ren (Munduko Federazio Sindikala) buruzagia.
Consejo Presidencial de la FSM
Secretario General de la UIS (Unión Internacional de Sindicatos)
de Pensionistas y Jubilados (PyJ) de la FSM
http://www.wftucentral.org/?language=es
http://www.pensionistas.info/web/es
0034   609547814

Ficheros adjuntos: