SINDIKALGINTZA HORIA (CSI+CCOO+UGT) KAPITALISMOAREN BURUAK DIREN EXPLOTATZAILEAK LAGUNTZERA DAVOSERA DOAN BITARTEAN MFS-AK LANGILE KLASEA DEFENDATZEN JARRAITZEN DU

MFS Pentsionista eta jubilatuen UISeko buruen iritzia 2017ko Urtarrilaren 17tik 20ra Davosen ospaturiko Munduko Ekonomi Foroaren urteroko biltzarraren arira

Davoseko Munduko Ekonomi Foroaren emaitzetatik, Suitzako hiri esklusibo honetan ospatu dena, zeina mundu mailako oligarkiaren pertsona garrantzitsuenak ongi egon daitezen, erlajatuta; hau da, beraien giroan diseinatua izan den. Bertatik pentsatu, mundua antolatu eta aberatsen ekonomia bere zentzurik zabalenean, liberalenean eta herritarren interesen kontrakoenean zuzendu dezaten, beraien luxuzko geletatik eta beraien gehiegizko polizia babes probokatzailearekin. Bertan ondorioztatu diren gauza asko mundu mailako langile klasearentzat, herrien kulturarentzat, ingurugiroarentzat eta abarrentzat biziki interesgarriak dira. Hausnarketa eta ondorio guztietatik, bik gure arreta deitu dute: munduko egoeraren inguruan mundu mailako oligarkia honek eta haien sindikatu konplizeek, modu teorikoan eta ez praktikoan langile klasearen ordezkariak direnak eta modu inolako lotsarik gabe langileen interesak defendatzen dituztela diotenek daukaten ikuspegi kezkagarria, eta Munduko Ekonomi Foroaren eztabaidetan CSI-aren parte hartzearen arrazoia.

Davoseko bilera hau, estrategia komunak diseinatzeko eta erakunde berriak eta aberatsak gero eta aberatsago eta pobreak gero eta pobreago bihurtzeko erreminta berriak sortzeko egiten da, eta ondorioz munduko herrialde kapitalistetako industria, merkataritza, finantza, eta zerbitzu sektoreak bertan ordezkatuta daude.

Zergatik daude presente foro honetan CSIa bezalako erakunde sindikaletako ordezkariak? Teorikoki ez lukete egon behar, teorikoki antagonikoak diren klase interesak defendatzen dituztelako, eta ondorioz hau ez litzateke beraien espazio naturalak eta aktibitate eremu nagusia. Erantzun posible bakarra aliatuak direlako da, bidelagunak, helburu berdinak edo antzekoak dituzte, elkarbizitza bat dute, eta eredu kapitalista berdina kudeatzen dute, eta kapitalismo inperialistaren aktibitate genozida eta harrapariaren aringarri bezala mundu mailan beraien aurpegia agertzeko bakarrik hartzen dute bertan.

Horregatik langile klasearekiko eta herri sektoreekiko probokazio hutsa da gure ustez CSI-ren barruan dauden sindikatuak Davoseko Mundu Mailako Foroan gonbidatu bezala parte hartzea, Foro honetan edo ezaugarri berdintsuetako foroetan sortzen diren politika neoliberalen aplikazioaren erreminta kuantitatibo eta kualitatiboak diren neurrian.

Justifika ezina den kriminal globalizatzaile hauen mahaian egoteko erabiltzen duten justifikazioa da “horrela langileen ahotsa entzuten dela eta horrela aberatsek pobreekiko eragiten dituzten txikizioak arindu egiten dituztela”.

Parte hartzaile hauen politika hauen ondorioz langile klasearen egoera erreala alerta egoera denez, gezur saltzaile hauen iritziz bertan ez balira presente egongo langile klasearen egoera oraindik eta okerragoa izango zen. Gauza bat ahaztu egiten zaie ordea; langile klasearen egoera txarra da, baino borrokatu egiten du nahiz eta sindikalgintza horiak eskubide hau ukatzeko lan egin, eta desberdintasun eta seguritate ezaren egoera honetan baldin badago neurri batean gezurrezko sindikalista bezala Davos eta antzeko foroetan parte hartzen duten esplotatzaileekin parte hartzen dutelako da.

Prentsaren arabera mundu mailako lider sindikalak direnen iritziz, oso kezkatuak daude populismo eta xenofobiagatik, eta sistema hau kudeatzen duten eta beraz honen ondorioen errudun diren klase guztietako gobernu kapitalistei hauek sortutako miseriaren kontrako neurriak hartzeko eskatzen diete. Adierazpen hauek patetikoak dira, eta haien praktika sindikalean eta adierazpen politikoetan teorian kritikatzen duten kapitalismoa defendatzen dutela konfirmatzen du. Zinismo nabarmenarekin adierazten dute horrela jarraituz gero “demokrazia eta giza eskubideak” kolokan jartzen ari direla.
Valter Sánches, CSI-ko industriako langileen alorreko Idazkariak orain gutxi “Davosera zergatik joan nintzen” izeneko artikuluan zinismo itzelarekin edo inozentzia puntu batekin honela azaltzen zuen bere parte hartzea Davoseko bilkuran, eta honelako perlak botatzen zituen: “Davoseko foro mundialean parte hartzerakoan munduko lider sindikalek eliteek nola pentsatzen dutenaren ideia bat ezetzik, Davoseko agendan eragiteko gaitasuna daukate”. “Davosi bizkarra emango bagenioke, ez legoke inor langileen interesak defendatuko lituzkeena”. “Davos etorkizuneko produkzioa nola sustatu beharreko ideia bat garatzeko iniziatiba bat da, ongizatea, aukerak, ingurugiroaren jasangarritasuna eta aurrerapen sozialak bultzatuko dituena, inklusiboa izanen dena eta oinarri zabal bat izango duena”.
Komuna? Horrela dio bai, hau da; CSIko buru honen arabera kapitalak eta lanak interes estrategiko berdinak dituzte lehenago aipaturiko eremu guztietan? Honek protofaxismo usaina dauka.

CSIren zinismoa gainditzeko zailak den mailara iritsi denez, Valter Sanchezek botagura sortzen duen “hausnarketa” batekin bukatzen du. Honela dio: “Ez du pobrezia nola arindu hitz egiteko biltzeak bakarrik balio, eta aberastasunaren banaketa ekitatibo batez hitz egiten jarraitzeak, momentu honetan 8 pertsonek munduko biztanleriak adina aberastasun daukatenean”. Baino zerren inguruan ari da hitz egiten? Ze helburu du CSIak eta bere buruek adierazpen hauek egiten dituztenean? Borrokaren beharraz? Kapitalismoarekin bukatzeko beharraz? Edo nahasketaren, kontraesanen, oportunismoaren eta sistemarekiko konplizitate totalarekin zeremonia ideologiko honekin jarraitzeaz?

FSMeko Pentsionista eta jubilatuen UISeko zuzendaritzatik uste dugu klase ikuspegitik planteatzen diren borrokatik bakarrik, eta itunik gabeko sindikalgintza batetik bakarrik, anti-inperialista, erabat demokratikoa eta sozialismoaren eraikuntza helburu bezala duena, CSIaren eta bere sikarioen posizio sindikalak konfrontatu daitezkeela eta irabazteko gainera

Quim Boix y José Mª Lucas.
Pentsionista eta jubilatuen MFSeko UIS-aren idazkari nagusia eta finantza arduraduna